Makala
Makala musika eta dj zarauztarrak bilduma berria aurkezten digu. “Gaztea” irratiko musika saioa du oinarri azken 10 urte hauen ibilbidea laburbiltzeko. 500 programa baino gehiago non jazz, soul, funk, hip-hop, house, latin edota disco doinuak diren nagusi. Programak berezkoa duen izaera hartuta bilduma osatu du non Euskal Herriko musika eszenan genero hauek lantzen dituzten artista eta taldeen aukeraketa egin duen. Berarekin batera Jimmy Bidaurreta ekoizle eta musikari laguna izan du alboan.
Horrela, bilduman Bilboko Priscilla Band azaltzen da, James Brown eredu duten soul-funk doinuekin, Acid Gazz taldea eta bere jazz-funk doinuak “Route 66” abestiaren bertsioarekin, Gasteiztik The Allnighters taldea dator beraien lan berrienari izenburua ematen dion “Everything Is Changing” kantuarekin. Acido C proiektuaren eskutik entzun ditzakegu “disco” doinuak “Power Feelings” abestian.
Bestetik Jimmy Bidaurreta eta Marisol Blancok osatzen duten bikotearen “Next To Mine” abestian ikusten dugu nola uztartu daitekeen jazz musika dantzarako erritmoekin. Honekin batera, Makala beraren taldea den Makala Jazz Funk Band azaltzen da “Karam Bani” kantuarekin acid jazz garaiko doinuak bereskuratuz. Makulu Ken eta afrobeat doinuek eta Brothers Brass Band eta beraien New Orleanseko konekzioa “Gumbo Ibaiertzean” kantuak borobiltzen dute diskoa.