Tristtan Mourguy

Euskeraz abesten duen musikariak olerkiak zein bertsoak kitarraren laguntzaz josten ditu. Orain dualitateari buruzko lan berri batekin datorkigu, “DUAL [1/2] : GORDEKA”.  Pop, rock eta folk doinu progresiboak aurkitzen ditugu bere eragin nagusienen artean. Ahots bero eta apalarekin gitarra klasiko edo folkaren laguntzaz kantu goxo eta indartsuak tartekatzen ditu. Diskoetan musikari askok parte hartzen dute (klarineteak, tronpetak, batería, gitarra elektrikoak, alboka). Zuzenean bakarrik edo bere Horeba izeneko kolektiboaren partaide ezberdinekin aritzen da, besteak beste bere arreba den Flo (piano, ahots) eta anaia Arthur Euski taldekoa (bibolina, alboka).

Bere musikan Hego Ameriketako kantagintzaren eragina azaltzen da, baita, blues, funk, folk, pop eta rock estiloetan murgiltzen da ere. Diskoaren nahasketa egiteko Aymeric Gnimassouk izan du lagun, Donibane Lohizuneko artistak berezkoa duen kantagintzatik urrundu gabe benetako collage musikal bat sortu du. Ruper Ordorika, Petti edo Mikel Urdangarin moduko kantarien erreferentzia hurbila egiten zaigu, hala ere bere kontzeptu musikalean 70. hamarkadako taldeen eragina nabaria da, Itoiz, King Crimson edota Caetano Veloso Brasildarraren musika hala nola.

 

Gotzon Uribe

2016, Urria 24