Oholtza, bertsolaritzaren eta hitzaren arteko irudia
Beñat Krolem bilbotarra da egilea eta bertsolarien eta inguruan duten espazioaren arteko elkarrizketa sustatu nahi du artistak.
Bertsolariek askotan egiten dute bertsotan herri bateko plazan, taberna batean edo txapelketetako oholtza erraldoian.
Hortik abiatuta Mintzolak eta Mikel Laboa Katedrak elkarrekin esleitutako sarietako bat eskuratu zuen Beñat Krolem bilbotarrak. Oholtza bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria.
Beraz, bat-bateko eraikuntza jokoa da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira. Proiektu hau bertsoa sortzeko sormen-prozesuaren harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da.
Lego antzeko batzuk sortu ditu. Egurrezko karratu batzuk eta, euren artean loturak egiten ditu artistak.
Biografia
Beñat Krolem (Bilbo, 1990) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da, University of the West of Englanden, Bristolen, urtebete igaro ostean.
Europa bat-batean topaketaren baitan egin diren jardunaldi akademikoetan izan da Oholtza erakusketarekin.