Europa bat-batean 2016
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Donostia 2016 Europa Kultur Hiriburuak elkarlanean antolatutako egitasmoa izan da Europa bat-batean. Munduko beste kantu inprobisatuak ezagutzea, adierazpide ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta bertsolaritza gure mugetatik kanpo ezagutaraztea izan da egitasmo honen helburua.
2003an egin zen Donostian, lehenengo aldiz, Ahozko inprobisazioa munduan izeneko nazioarteko topaketa Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak parte hartu zuten. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta bat-batekoari buruzko kontzientzia hartzeko izan zen.
Beroketak
Aurretik, apirilaren 16tik 23ra Euskal Herriko, Katalan Herrietako, Kurdistango eta Sardiniako inprobisatzaileek zazpi ikuskizun eskaini zituzten Euskal Herriko txoko ezberdinetan: Bilbon, Hernanin, Donostian, Iruñean, Markina-Xemeinen, Uztaritzen eta Aramaion.
Jardunaldi Akademikoak
Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa, gutxiengoan dauden hizkuntzen eta ahozko tradizioaren arteko erlazioa, guretzat ezagunak ez diren kantu inprobisatuen deskripzioak eta genero-ikuspegia izan dira Europa bat-batean egitasmoaren baitan eskaini diren hitzaldi eta bat-bateko saioetan landu diren gai ardatzak.
Austria, Euskal Herria, Gales, Herrialde Katalanak, Kuba, Mexiko eta Zipre. Horiekin batera, nazioarteko hainbat adituk hartuko dute parte antolatu diren hitzaldi eta mahai inguruetan.
Hizlariak: Miren Artetxe, Albert Casals, Ruth Finnegan, Josep Vicent Frechina, Jone Miren Hernandez, Anthony Judge, Rebeca Limón, Treva Lindsey, Arantzazu Loidi, Thomas Nussbaumer, Thierry Rougier, Eurig Salisbury, José Sánchez Conesa, Jon Sarasua, Georgios Siaxiate, Kate Smurthwaite, Marta Souto, Patricia Tápanes, Elizabeth Tolbert eta Harkaitz Zubiri.
Jaialdi handia
Austriako Hans Eder eta Norbert Hauer;
Balear Uharteetako (Mallorcako) Mateu Matas eta Maribel Servera;
Galeseko Eurig Salisbury eta Karen Owen;
Kubako Iran Caballero, Yoslay García, Yunet López eta Eduanis González;
Mexikoko Las Alondras hirukotea (Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón)
Zipreko Marios Poullas, Georgios Siaxiate, Alexis eta Euskal Herria: Miren Amuriza, Amets Arzallus, Alaia Martin, Ane Labaka eta Julio Soto.