Bizkaira joan da Euskal Herriko Eskolarteko txapela
Txaber Altube Abadinoko gazteak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Txirritak lehen bertsoa bota zuen plaza berean jantzi zuen txapela Alaia Martin bertsolariaren eskutik.
Txirrita bertsolari handia gogoratuaz hasi zuten saioa Ereñozun. Bertsolari handiaren heriotzaren 80. urteurrenaren biharamunean jokatu zen bertsolari gazteen finala. Herrialde bakoitzeko eskolarteko txapelketako onenek parte hartu zuten finalean. Zuberoak ez zuen ordezkaririk izan.
2016ko finalistak: Beñat Mujika Izagirre, Nahia Sasco Etxeberri, Xabat Illarregi Marzol, Txaber Altube Sarrionandia, Joanes Illarregi Marzol, Peru Amorrortu Barrenetxea, Kerman Diaz Franco, Elixabet Etxandi Goyenetche, Unai Mendiburu Valor, Aizpea Garmendia Iartza, Oier Urreizti Lafitte eta Aroa Arrizubieta Barredo.
Lehenik eta behin, agurrak bota eta ofizioka egin zuten. lan puntuagarriari, binaka. Puntuazioaren arabera, sei onenak aukeratu eta bakarkako lana egin behar izan zuten Aizpea Garmendiak, Beñat Mujikak, Joanes Illarregki, Nahia Sascok, Txaber Altubek eta Xabat Illarregik. Txaber Altube bizkaitarra izan da irabazlea eta Beñat Mujika gipuzkoarra txapeldunorde. Alaia Martin bertsolariak jantzi dio txapela Altuberi.