Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak baditu ordezkari bi Euskal Herriko finalerako

Eskolartekoaren helburua gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta zaletzea da eta, era berean, bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kultura sustatzea.

Lau kanporaketa jokatu ondoren, gazte hauek sailkatu ziren finalera.

  • Aritz Landeta
  • Beñat Bilbao
  • Bittor Altube
  • Eneko Barruetabeña
  • Gorka Pagonabarraga
  • Iruri Altzerreka
  • Txaber Altube
  • Unai Mendiburu

Oinak buruan lelopean buruz burukoa Unai Mendiburuk eta Txaber Altubek jokatu zuten, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi zuen aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela.

Txaberrek eta Unaik ekainaren 4an Ereñotzun jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.

Euskal Herrikoan ariko diren bertsolariak15-18 urte bitartekoak:

Arabatik, Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu

Bizkaitik, Txaber Altube eta Unai Mendiburu

Gipuzkoatik, Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia

Lapurditik, Kerman Díaz eta Nahia Sasco

Baxenabarretik, Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti

Nafarroatik, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi

 

 

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2016, Ekaina 02
Arloa: Bertsoleku