Fermin Muguruza New Orlean Orkestra

Datorren uztailaren 01ean zuzenean aurkeztuko du Fermin Muguruzak bere proiektu berria Bilboko Kafe Antzokian. Fermin Muguruza New Orlean Orkestra izenburupean New Orleans hirian grabaturiko diskoa aurkeztuko du musikariak talde handi batekin.

 

Katrina urakanaren hondamendia igarota handik 10 urtetara Muguruza New Orleansera joan zen. Bertan musikari ezberdinak ezagutu zituen eta 10 abesti grabatu zituen. Abesti hauek bertsioak izan ziren gehienak, bai Negu Gorriak, Kortatu edota Muguruza berak aurretiaz egindako abesti ezberdinak. Honi lotuta joan den abenduan aurkeztu zuen “Nola?” dokumentala ere.

 

New Orleansen musikarena oso barruan daramaten sentimendua da. Momentu onetan bizi poza adierazteko edota zoritxarra dagoenean -Katrian urakanaren hondamendia kasu- erabiltzen dute musika,  momentu oro azaltzen da bertako lagunen eguneroko bizitzan. Bertako musikariek daukaten sentimendu berezi hori aprobetxatuz jantzi ditu Muguruzak bere abestien bertsioak.

Orain dela urte batzuk gauzaturiko proiektu hura Euskal Herrian zuzenean ikusteko bi aukera besterik ez ditugu izango. Lehena uztailaren 01ean Bilboko Kafe Antzokian eta hurrengo egunean - 02an- Lekornen (Euskal Herria Zuzenean jaialdian) arituko da.

Gotzon Uribe

2016, Maiatza 30