Perla

Zarauzko Perlak taldeak disko berria plazaratu du, “Itzaletatik”. Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen Perlak talde zarauztarra, 2013an. Euren kantu bizigarri eta kitzikagarriekin publikoa erakarri dute hiru urte hauetan. Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin konbinatzen dituztela. 2014an aurkeztu zuten euren lehen diskoa, “Perlak” izenekoa, eta urte berean Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi ziren. Geroztik Euskal Herriko hainbat aretotan jo dute, eta 60 kontzertu inguru eman dituzte bi urtetan. Iaz Emakumeen Mundu Martxako abestia egiteaz ardura ziren: “Bandera Moreak”. Taldea Miren Narbaizak, Maite Martiarenak, Patxi Agirrek eta Ilargi Agirrek osatzen dute.

Beraien gaztetasunak eta zuzenean azaltzen duten energiak hainbat zaleturen atentzioa piztu dute.

Berriki Mungiako Gaua estudioan grabatu dute beraien lan berria Aitor Abioren laguntzarekin. Datorren ekainaren 23an estreinatuko dute Bilboko Kafe Antzokiko “Kutxa Beltza” espazioan. Beraiekin batera Dekot talde gaztea arituko da. Hauek ere zer esana ematen ari dira. Beraien gaztetasuna eta jorratzen duten rock alternatibo biziak hainbat lekutan jotzera eraman dituzte.

Gotzon Uribe

2016, Maiatza 30