Zainzuriak afrodisiakoak?

Agurtzane Ormatza

Aupa Agurtzane,

Igorreko 15 urteko neska bat naiz. Nire mutil-lagunak esan dit zainzuriak afrodisiakoak direla, eta aspalditik ez nabilenez “oso gogotsu” ba horiek jatea proposatu dit. Zer deritxozu?

Kaixo !

Mila esker zure galdera helarazteagatik. Zainzuriak, oilazkoa, ostrak… “narrutan” egiteko gogoak ematen duten hainbaten zalantza da eta.

Hiztegiak dio gogo erotikoa kitzikatzen duena dela afrodisiakoa. Hau horrela bada, edozein pertsona, landare, egoera, janaria, fantasia, jarrera, jokabidea... izan daiteke afrodisiakoa. Hiztegia ez dabil urrun kontu honetan!!

Afrodisiakoak kultura eta historiaren garai ezberdinetan egon dira beti ere gure harreman erotikoak sakontzeko, amoranteen jokuen plazerra areagitzeko, gogoa pizteko... Afrodisikoen eragina ulertzeko kontuan hartu beharrekoak:

1. Norberaren gogoari dagokion guztia bizitzaren zehar eraikitzen dugula: gustuak, beldurrak, fantasiak, erakarpenak, lotsak, jakin-minak… Adibidez, 9 urterekin ez da harritzekoa lagunaren ahoan mihia sartzea nazkagarria dela esatea, aldiz,14 urterekin askorentzako desiragarria da. Egun, bikotekidearekin batzuetan oso lotuta eta gustura sentitzen gara, gogotsu bere laztanetan galtzeko, eta beste batzuetan aldiz ez gaude hain gogotsu, ezta?

2. Afrodisiako konkretu baten printzipio aktiboak gorputzean daukan eragina: lasaigarria,estimulantea, aluzinogenoa…Baina lehenik eta behin gustukoak dituzu zainzuriak?

3. Hartzerakoan zelako testu inguruan gauden. Bakarrik edota bikotekidearekin, ea gustukoa eta lasai gauden leku horretan...lagunen lonjan, gurasoen etxean,kotxean...Non zaudete? Zelan zaude. Lagungarria da?

4. Gure barneko egoera zein den, zelan gauden momentu horretan. Urduri, lasai, goxo, presionatuta, “hegan”, haserre … Adibidez zainzuri horiek jaten zaudela, dibertigarria den, presionatuta sentitzen zaren (lagunaren asmoa ez bada ere zu horrela sentitzea), bion artean zer gertatzen dabienl, berarekin nahi duzu? 

Baina zainzurietan zabiltzala, zergatik ez zure gogoari galdetzen badiozu ea zeren gogoak dauzkazun? Zelan zure buruari galdetzen badiozu zer eta zelan nahi duzun partekatu zure mutilagunarekin? Zelan azaltzen badiozu lagunari zer daukazun? Zelan biok be umorez hartzen baduzue zainzurien kontu hau?

Beharbada zainzuriak gogoa piztuko dizu , baina uste dut zuk ere zure lana egin beharko duzula zainzuriari laguntzeko!

Animo eta gozau!

agurtzane

Agurtzane Ormatza

2016, Maiatza 14
Arloa: Jo ta jo