Neskentzako kamasutra

Agurtzane Ormatza

Kaixo Agurtzane,

Lili naiz, eta orain dela bi hilabete neska batekin ibiltzen hasi naiz. Ni inoiz mutilekin enroilatu izan naiz, eta ez dakit nesken “rolloa” oso diferentea den mutilengandik edo ez. Entzun izan dut badagoela neskeentzako Kamasutra. Hori horrela da? Beharbada lagungarria izango zen guretzako?

Kaixo Lili,

Kamasutra (K.a. 400. Urtean) Indian idatzitako jarreren liburu bat da. Vatsyayanak, idazleak, plazerraren printzipioak hausnartu zituen hinduismoa oinarritzat hartuta, sexualitatea eta erotika funtsezkoak baitiziren bizitzarako. Gaur jakin-min handiena piztu duena liburuan bertan agertzen diren irudiak badira ere, egun hor jorratutako hainbat gai oso erabilgarriak dira denontzako.

Liburuak gizon eta emakumeen arteko harremanak aztergaia bazituen ere, emakumearen papera aldarrikatzen zuen emakumearen erotikari dagozkion desioak eta beharrak jorratuz, eta emakumeonak gizonenen parean jarrita.

Adibidez: zelan erabili perfumeak, musika eta elikagaiak zentzuen gozamena garatzeko? Zelako jokaerak erabiltzen dira maitatzeko? Besarkadak, musuak, haginkadak, koitoak, kolpeak, soinuak, atximurkadak, ahoaren eta genitalen arteko jokoak, ipurdian emandako txalotxoak... Ze erak erabili maitaleek sentimenduak eta emozioak adierazteko eta ulertzeko?

Jokabide erotiko guztiak denon esku daude. Jokabide batzuk ez dira nesken artean soilik erabiltzeko, edo mutilen artean, edo mutil-neskatoen artean. Gure desioen menpe daude, gure gorputzarekin lotuta, gure bizitzan izandako esperientziekin lotuta eta gauden neska edota mutilarekin daukagun momentuan sortzen denarekin lotuta.

Lili, zuek bien artean nahi duzuena eraikiko duzue. Badaude bai, nesken arteko jokabide erotikoak jorratzen dituzten liburuak hainbat irudiekin (argazkiak, marrazkiak…) osatuta, kitzikagarriak bezain interesgarriak izan litezkeenak.

Baina argi izan zuon gurariaz, irudimenaz eta desioaz elikatuko direla zuon harremanak.

Animo eta gozatu bidaiarekin!

Agurtzane

 
 

Agurtzane Ormatza

2016, Maiatza 13
Arloa: Jo ta jo