Eskean Kristö

Gotzon Uribe

Bere aurreko diskoarekin zarata sortarazi zuten. Orain Arratiako taldea “Eskurrik onenak” disko berriarekin dator. Rock’n’roll doinuak dituzte hizpide, zuzeneko bizia, alaia eta indartsua eta gaztetasunak eskeintzen duen bizi poza.

Aurreko lana “Azote kalduz” deitzen zen eta bertan ikusten zen taldearen eragin musikalak zeitzuk ziren, kasuan kasu glam-rock ikutuak, Rolling Stonesen harrokeria edota Los Angelesen 80. hamarkadan eman zen rockaren eraginpean sorturiko abestiak aurkitzen genituen. Disko berria Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu dute eta 1970. hamarkadako rock&roll benetakoenari eutsi diote berriz ere: Hendrix, Page, Bolan, Morrison, Jagger, Etxart eta beste hainbesteren lezioetan erreparatu dute. Hitzak eta musikak ironiaz, burlaz eta zorakeriaz jantzi dituzte oraingo honetan.  Amodioaz, desamodioaz, engainuaz eta traizioaz hitz egiten dute taldearen abesti berriek, baina gai unibertsalei “ikuspuntu makurrago” bat eman nahi izan diote oraingoan.

Aipatu, “Eskurrik onenak” diskoaren izenburua esamolde bati doala lotua, non Arratia bailaran asko entzun eta erabiltzen da “Txarririk txarrenak ezkurrik onenak jaten ditu” esaera. Hala nola, txerriaren figura eta animaliak orotara bere aurreko lanetan ere agertu izan dira, modu metaforikoan zein animalia eta gizakiaren arteko konparazio kontzeptualetan ere.

Taldea Pello Artabek -ahotsa-, Alex Harillok -kitarra-, Aritz Ontalvillka -gitarra-, Peio Artetxek -baxua- eta Imanol Arresek -bateria- osatzen dute eta argi eta garbi uzten dute euskaraz rock’n’rolla lasai asko egin daitekeela, emaitza ezin hobeagoekin gainera.

 

Gotzon Uribe

2016, Maiatza 16