Maiatzaren 3an hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Maiatzaren 6a bitartean jokatuko dira kanporaketak; finala maiatzaren 22an izango da, Getxon.

Lau kanporaketa jokatuko dira finalera zein bertsolari pasatzen diren erabakitzeko.

-Maiatzaren 3an, Getxoko Azebarri kultur elkartean, 17:30ean.

-Maiatzaren 4an, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan.

-Maiatzaren 5ean, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, 17:00etan.

-Maiatzaren 6an, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etan.

Kanporaketetan egin beharko dituzten ariketak:

-Berba bati bertsoa, gehienez hamarreko handian.

-Lau oinak emanda , bertso bat

-Bigarren fasean, beste ariketa bi:

-Ofiziotan, bina bertso, zortziko txikian.

-Kartzelako lana: bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.

Finala, Getxon. Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da aurten. Maiatzaren 22an izango da, eta egun osoko egitaraua dago prest.

Goizean: idatzizko txapelketa.

Ostean: bat-bateko finala

Bazkariaren ondoren, bertso eskolen tartea.

Arratsaldean: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa Faduran bertan.

 

Iñaki Iturriotz

2016, Apirila 30
Arloa: Bertsoleku