BIzkaiko Bertsolari Txapelketa: Udaberriko fasea
Apirilaren 10ean hasi zen eta maiatzaren 22ra arte jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea.
Guztira 56 bertsolarik eman dute izena, eta bederatzi saio jokatuko dira. Egitura berrituarekin dator: Bertsolariek hasieratik edukiko dute beste bertsokide batzuekin kantatzeko aukera, baita beste plaza batzuetan kantatzekoa ere.
Berrizko Kultur Etxeko aretoan aulki bat bere ez zen geratu hutsik Udabarriko lehenengo saioan;.
Berrizko Kultur Etxean saioko irabazlea Peru Vidal izan zen. Horrela geratu ziren puntuazioak: Peru Vidal 178,25, Aitor Bizkarra 176,75, Beñat Romero 163, Lander Ibarluzea 159,5, Mikel Galartza 146,25 eta Iñaki Lersundi 130.
Bermeoko Kafe Antzokian jokatu zen bigarren kanporaketa.
Saioaren irabazlea Ander Elortegi izan zen 179,5 punturekin. Ondorengo puntuazioak: Julen Ibarguengoitia 159,5, Aitor Arrutia 153, Jone Larrinaga 147,5, Imanol Arrutia 132 eta Dani de Miguel 94.
Astrabuduako (Erandio) Josu Murueta kultur etxean Udabarriko Fasearen hirugarren kanporaketa jokatu zen Puntuazioak:
Arrate Illaro 188, Paule Loizaga 161, Illart Gumuzio 142,5, Aitor Esteban 142,5, Gurutz Uruburu 137 eta Bikain Urkiri 94,5.
Ondarroako Beikozini antzokian laugarren kanporaketa. Aretoa bete-bete egin zen, eta giro ederrean joan zen saioa.
Horrela geratu ziren puntuazioak: Nerea Ibarzabal nagusitu zen 188.5 punturekin. Ondoren sailkatuak, Mikel Retolaza 174,5, Iñaki Iturriotz 172, Txaber Altube 171, Iker Garitagoitia 144,5 eta Peio Azkarate 132.
Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute.