Joseba B. Lenoir. Disko berria

Eguzkiari begietara so” deituko den disko berria grabatzen dabil egunotan Joseba Baleztena musikaria Andoaingo Garate estudioetan. Sexty Sexers taldean gitarrajole moduan ezagutu genuen eta gerora Willis Drummond taldearekin zuzenean ikusi ahal izan dugu. Musikari jantzia da Joseba eta gitarrajole bikaina. Bi urte igaro dira aurreko lana “Tenpesta” plazaratu zenetik eta aldaketa ugari izan ditu. Felix Buff baterian du lagun eta Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Xan Bidegain ere batu zaizkio.

Orain arteko lanetan ez bezala kantuen ontze prozesuan musikari ugari izaten ari da ondoan. Zuzenekoetan konplize eta taldekide izan diren lagunak aritu dira grabaketa gelan. Bestetik, emanaldi akustikoetan alboan izan duen Fernando 'Lutxo' Neiraren baxuaz eta teklatuez gozatzeko aukera ere izago da hainbat kantutan.

Arlo teknikoari dagokionez, Garateko grabazio saioen eta kanta batzuen nahasketen arduraduna Martxel Arkarazo izan da. Beste kanta sorta bat aldiz, Lyon-go Mikrokosm estudioan da Johannes Buff ingeniariaren eskutan.

Diskoko aurrerapen abestia “Bertze izaki hortara” deitzen da.  Distortsiodun gitarrekin jantzitako kantu melodiko honek Lenoirren unibertsoan ohikoa diren indarra eta intentsitatea ere batzen ditu.

 

 

Gotzon Uribe

2016, Apirila 13