Hego Uribe irabazle BBK sariketako finalean

Bilboko Kafe Antzokian izan zen finala Busturialdeko eta Hego Uribeko taldeen artean. Azkenean, Hego Uribek 404 puntu batu zituen, Busturialdeko taldeak 390.

Hamabi bertsolariren parte hartzearekin osatu zen finala. Sariketa honetan ohitura den moduan, lehenengo, hemezortzi urtera artekoek egingo dute bertsotan; eta ondoren 24 urtera artekoen txanda izan zen. Sei eta sei aritu ziren maila bakoitzean

Gaztetxoen sailean Busturialdeko taldean, Beñat Bilbao, Julen Karrion eta Lurdes Ondaro aritu ziren kantuan; Hego Uribeko taldean, ostera, Ander Anakabe, Enare Muniategi eta Iker Garitagoitia.

Nagusien atalean ostera, Busturialdeko taldean Aitor Etxebarriazarragak, Ibai Amillategik eta Gurutz Uruburuk hartu zuten parte; Hego Uribe taldean, ostera, Txaber Ormazabalek eta Andere eta Peio Molinuevo neba-arrebek.

Bizkaiera onenaren saria Lurdes Ondarok eraman zuen.

Sari banaketa ekitaldian BBK-ko ordezkariak, Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko arduradunak hartu zuten parte.

 

Iñaki Iturriotz

2016, Martxoa 30
Arloa: Bertsoleku