Abian da Bertsolari gazteen Txapelketaren XXIV. edizioa

Iñaki Iturriotz

Aurten, berrikuntza moduan, 8 taldek hartuko dute parte, Bizkaiko eskualde nagusien ordezkari legez. Finala martxoaren 18an izango da Bilboko Kafe Antzokian

Sariketa honen helburu garrantzitsueneko bat ahalik eta gazte gehienei plaza eskaintzea da eta aurten gora egingo du parte hartzaile kopuruak. Zortzi taldetan 48 bertsolari izango dira guztira, talde bakoitzean sei. Hauek dira  eskualdeak: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta.

Taldeak osatzeko kontuan izan da parte-hartzaileen adina; beraz, 8 taldeak bi multzotan banatuko dira: lehenengoan 18 urtera arteko bertsolariak, eta bigarrenean 24 urtera artekoak.

Berrikuntza moduan, aipatu aurtengoan finaleko talde irabazleak garaikurrak jasoko dituela, baina ez duela bestelako sari ekonomikorik jasoko. Sari nagusia,  Txapelketan parte hartuko duten gazte guztientzako (bertsolari, gai-jartzaile eta epaile) egun osoko plana izango da.
Lehen zita, Arratian

Arratiako eta Busturialdeko taldeen artean egin zen lehen saioa. Igorreko Kultur etxean izan zen eta Igorreko institutuko ikaslez beteta egon zen aretoa. Irabazlea Busturialdea taldea izan zen.

DATOZEN BERTSO SAIOEN DATAK:
Otsailak 23
12:00 Durango. Fray Juan de Zumarraga Institutuan
2. kanporaketa
Durangaldea - Enkarterri / Ezkerraldea

Otsailak 24
9:30 Sopela. Ander Deuna ikastolan
3. kanporaketa
Uribe Butroe - Uribe Kosta

Martxoak 1
11:20 Markina-Xemein. Lea-Artibai Ikastetxean
4. kanporaketa
Hego Uribe - Lea-Artibai

Martxoak 2
10:45 Arratzu. Barrutialde BHI-n
1. finalaurrekoa
1. kanporaketako irabazlea - 2. kanporaketako irabazlea

Martxoak 8
10:00 Zalla. Zine antzokian
2. finalaurrekoa
3. kanporaketako irabazlea - 4. kanporaketako irabazlea

Martxoak 18
19:00 Bilbo. Kafe Antzokia
Finala
1. finalaurrekoko irabazlea - 2.finalaurrekoko irabazlea 

 

 

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2016, Otsaila 23
Arloa: Bertsoleku