Gure aitxitxe eta amumak

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!

Zelan zabiltzate? Barriro ere hemen naukazue familia kontuei bueltaka. Oraingoan aitxite ta amumak dakartsuedaz. Batzuk harrituta egongo zarete, besteak barrez lehertuta, egongo dira guztiz paso egingo duzue. Tira, irakurtzen jarraitzen duzunei mila esker konfiantzagatik!!

Zertan ba gaur gure gurasoen gurasoak?

Gure egunekoa hobeto uler dezakegulako? Horretarako ere. Guk gure gurasoak begiratzen baditugu hobe ulertuko dugu gure burua, zer esanik ez gure aitite eta amumak ikusita. Haria luzea da, eta egungo gauza batzuk ulertzeko haritik tiraka egitea oso lagungarria da.

Baina saltsa horretan larregi sartu barik, zuon jakinminari bidea ematea komeni zaigu. Alde batetik, gure nagusien erotikari lotutako ia guztia amaitutzat jotzen duzue , eta bestetik komunikabideek bestelako errealitatea ekartzen dizuete. Biak ez datoz bat. Beraz ez da harritzekoa ikastaroetan agertzen duzuen zalantzak eta kontraesanak.

Ikastolan seguruenik azaldu dizuete sexualitatea norberaren jaiotzarekin hasten dela eta heriotzarekin amaitu , beraz teoria mailan oso garbi eduki arren, zaila izaten da barneratzea.

  • Nahiko argi ikusten duzue nagusien gorputza, zahartzen doala, aldaketak gero eta nabariagoak direla, gero eta agerikoa dela euren ezintasun fisiko batzuk ....
  • Nahiko argi ikusten duzue familian, auzoan eskolan nagusien erotikari buruz ez dela berbarik egiten.
  • Nahiko argi ikusten duzue nagusiek euren exzitazioa edota desioak kanporatzen dituztenean, gure gizartean barregarri geratzen direla edota baztertuta.
  • Nahiko argi ikusten duzue gure nagusiei buruz berba egiten denean euren gabeziak edota gaisotasunak baino ez dirael aztergai.

Orduan zelan ulertu?

Aldaketak eta urteak aurrera joateak bestelako aukerak zabaltzen ditu.

Egia da erotikari buruz berba egiten dugunean gure burura datorren lehena gure fantasiekin lotuta dagoela, edota guk egiten dugunarekin. Egoera horietan ezin izan ditugu iradukitatu gure amumak eta aitxitxek.

Egia da zaila dela imajinatzea inoiz gure nagusietariko askorentzako sexualitateari lotutako guztia debekua zela, eta gautza batzuei buruz berba egitea ia ezinezkoa izatea.

Egia da zaila dela irudikatzea koito azkarra ta gogorraz aparte bestelako erotika badagoela. Erotika bat non konplizidadeak, xamurtasunak, exzitazioak, laztanak, jolasak,begiradak, xurrupadak, zaintzak .... gozatzeko ardatza bilakatzen diren.

Nagusiek euren gozamenari buruz berbetan ikusten ditugunean, zaila egiten zaigu eta sarri gutxietsi egiten ditugu horrelako joerak.

Egia da, zaila egiten zaigula gure aitite-amamek euren intimitatea errespetatzea, euren logelako atea zarratuta egotea…

Ez gaude bata bestearengandik hain urrun, ezta?

Egia da gure gertukoak horretan imajinatzea zaila dela.

Egia da, horrenbeste denbora euren gorputzarekin, horrenbeste denbora euren bikotekidearekin, horrenbeste urte eta horrenbeste esperientziekin ....asko ikasita daudela...erotikari lotutako istorietan ere.

 

Besarkada handi bat,

agurtzane

Agurtzane Hormatza

2016, Otsaila 10
Arloa: Jo ta jo