Travellin' Brothers

Leioako Travellin’ Brothers taldeak disko berria plazaratu du. 2015a urte biribila izan da beraientzat. Jorratzen dituzten blues eta soul doinuak Europako hainbat jaialditara eraman dituzte; bederen 120 kontzertu eskeini dituzte 11 herrialdetan. AEBatuetako Memphis hirian ere aritu izan ziren, bertan eskeinitako kontzertuaren ondoren finalista suertatu ziren eta handik Bruselasen ospatzen zen “European Blues Challenge” lehiaketaren garaile izan ziren.

Disko berriaren izenburua “One day in Norway” da eta bertan Norbegiara egindako bidaian bizi izandako 24 orduak bildu dituzte. Notoddenen ospatzen den jaialdian eskeini zuten kontzertua eta hurrengo egunean bertako Juke Joint estudioan 8 ordutan grabatu zuten egunotan aurkeztu duten diskoa.

Euskal Herrian soberako ospea lortu duen taldea da Travellin’ Brothers, plaza ugaritan aritu izan dira eta baita blues jaiadirik esanguratsuenetan ere. 2016ra begira nahi beste kontzertu eskeini behar dituzte Europako leku ezberdinetan, gero eta gehiago dira munduko izkina ezberdinetan dituzten zaletuak.

Aitor Cañibano da taldearen bozeramailea eta bluesa barruan daraman gizona. Kitarrajole trebea eta New Orleans inguruan jotzen diren doinuetan sakontzen duen musikaria. Taula gainean 600 kontzertu baino gehiago eman dituzte azken 12 urteetan eta disko berri honekin munduko lekuz ezberdinetara heltzea dute helburu.

Rythm & Blues, soul, swing zein musika afromerikarrean sustraiak dituen doinu ezberdinetan zaletua denak badauka gurean talde paregabea.

Gotzon Uribe

2016, Otsaila 17