McOnak
“Galarrena” deitzen da McOnak taldearen disko berria. Lekeitioko taldeak bere estreineko lanarekin sona handia lortu zuen. Irlandar doinu tradizionalak punk eta rock musikarekin uztartzeak fruitu ezin hobeak ekarri zizkion taldeari. Kontzertu ugari eman ondoren deskantsua hartzea erabaki zuten.
Urtebeteko etenaldi honetan abesti berriak sortzen aritu dira beraien bigarren lanean biltzen dituztenak. Bizipozaren aldarrikapen bat dira 11 kantu hauek. Folk-rock estiloko taldea da McOnak. 2011n sortu zen Lekeition, eta 2013an estudioko lehen lan luzea argitaratu zuen, “Piraten matxinada” izenekoa. Hura kaleratu ondoren batetik bestera ibili ziren Euskal Herrian barna, eta ondoren urtebeteko atsedenaldia egin zuten. Orain bere bigarren lana den “Galarrena” ekoiztu dute. Horrek talde lekeitiarraren esentzia mantentzen du, baina aurreko lanek baino folkerantzako joera handiagoa dauka. Horrez aparte, gitarra elektrikoek distortsio gutxiago dute.
2011. urteko neguan zehar, gustoko taldeen bertsioak egiteko asmoz, Kemen (kitarra) eta Joseba (ahotsa) Lekeitioko Kultur Etxean elkartzen hasi ziren. Bertan, gustoko zituzten punk-rock, country, folk…doinuak jorratu eta bertsionatzeaz gain, abesti propioak sortzen hasi ziren. Lan honetarako Pello (saxo eta txirula) lagun izan zuten. Abuztuan, taldearen zuzenekoak indartu eta hobetzeko asmoarekin, Ander (batería) eta Kimetz (baxua) elkartu ziren taldera. 2012ko uztailean, “McEta” izeneko beraien lehen lana argitaratu zuten. Lan hau jendeari aurkezteko, 40 kontzertutik gora eskeini zituzten EuskalHerri osoan zehar. 2013ko udan, Ruben (soinua) elkartu zen taldera. Honek, taldearen soinua aberastu eta indartzea lortu zuen. Ondoren, estudioko beraien lehen lan luzea etorri zen, Piraten Matxinada izenekoa. Lan hau 2013ko Durangoko diska eta liburu azokan aurkeztua izan zen. 2013-2014 urteetan, 55 kontzertuttik gora eskeini zituzten. 2014an Kimetzek taldea utzi behar izan zuen eta Koldok hartu zuen baxua jotzeko ardura.