En Tol Sarmiento
Joan den urtarrilaren 14an hasi zuen Bilboko Kafe Antzokian Arabako En Tol Sarmiento taldeak disko berriaren aurkezpen bira. Zazpi abestiz osaturiko diskoa da eta pasa den urrian grabatu zuten Nafarroako Galar herrian dagoen Sonido XXI estudioan Javi San Martinekin batera.
Beraien ibilbideko laugarren diskoa da “Beldurrik Ez” eta oraingoan euskera hutsean osatu dute. Rock doinuak ska musikarekin bat egiten dute eta letra arinak bezain alaiak dituzte. “Bizitzari beldurrik gabe eustea eta bizitzea da ikuspegi sakonena. Bizitza aurreiritzirik gabe antolatzea eta aske izatea”. Aldarrikapen hauen lemapean jarraitzen dute beraien abestiak burutzen.
En Tol Sarmiento -ETS- 2005ean sortu zen talde moduan Arabako Iekora herrian. Beraien lehen pausuak punk musikarekin lotuta joan ziren eta handik pare bat urtetara ska musikan murgildu ziren. 2008an estreinatu zuten “Vendimia seleccionada” berain maketa. Zuzeneko ugari eman zituzten eta 2012an “Hacia La Luna” diskoa plazaratu zuten. Arabako mugak gainditu eta Euskal Herrian zehar beraien izena eta musika zabaltzea lortu zuten. 2014ean “Zure Mundua” diskoa etorri zen eta gerora ezagun bilakatu dria plaza ezberdinetan. “Beldurrik Ez” lan berriak sendotasuna ekarri dio taldeari eta beraien zabalpen lanetan lagunduko dien diskoa da honakoa.