Taula periodikoa
Abenduaren 30ean onartu ziren ofizilaki taula periodikoko 113, 115, 117 eta 118 elementuak Kimika huts eta Aplikaturiko nazioarteko Batasunak (IUPAC). Horrela, taula periodikoaren zazpigarren lerroa osatuta gelditu da. Baina, zer da taula periodikoa? Kimikarientzat ipar-orratza da. Bertan elementu kimikoak atomo-zenbakiaren arabera ordenatuta agertzen dira, hau da, elementuen protoi kopuruaren arabera.
Taula periodikoaren lehen asmatzaila Dimitri Mendeleiev kimikari errusiarra izan zen. Mendeleiev-ek elementu batzuk ez zirela ezagutzen onartzeko ausardia izan zuen. Bere taulan pixkanaka beteko ziren hutsuneak zeuden. Apurka-apurka betetzen joan da eta azken lau elementu hauen onarpena honen adierazle da.
Royal Society of Chemistry-ren web gunean taula interaktibo interesgarria aurkitu dezakezu elementuen informazioa osoarekin: ezaugarriak, historia, erabilera zein elementuen inguruko bideoak. Honez gain, hauen app-a deeskargatzeko aukera dago. Egin klik irudiaren gainean eta kimikaren mundu liluragarrian murgildu zaitez!