Paul Iruretagoienarentzat Euskal Herriko txapela

 

Aitor Servier izan da txapeldunorde.

Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, euren hurbilekoak bertsozaletzeko, ikasturtean zehar egiten diren ekimenen bilduma da Eskolartekoa. Gazteentzat saioak, barnetegi, topaketak, bertso-eskolen egunak, udalekuak, idatzizko sariketak eta bat-bateko txapelketa antolatzen dira irailetik ekainera bitartean.

Haur eta gazteei euren neurriko saioak eskaintzea dakar, bertso-eskolatan, bertsotan egiteko motibazioa piztea, talde lana zein bakarkakoa uztartzea eta herriko bertso-eskola ezagutzera ematea eta herrian bertso ekimenak sustatzea.

Testuinguru honetan ulertu behar da Orioko pilotalekuan XXVII. Eskolarteko finalean parte hartu dutenen jarduna.. Euskal Herri osoko bederatzi ordezkari bildu ditu Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finalak: Txaber Altube, Lurdes Ondaro, Peru Abarrategi, Aitor Servier, Nahia Sasco, Paul Iruretagoiena, Peru Amorrortu, Manex Mailharin eta Iñigo Ibañez ataundarrak. Gipuzkoako ordezkariak eraman du txapela eta Azkaineko bertsolaria izan da txapeldunorde.

Bertsolariek egin beharreko lana: Zortziko handian zein txikian bina bertso binaka, gehienez bost puntuko neurrian bertso bana bakarkakoan eta azkenik agurra.

Finalera sailkatu diren bertsolari guztiek jaso duten saria izan da Gabonetako oporraldietan egingo den Negulekuan egonaldia.

Ssutrai Colina bertsolariak jarri dio txapela Paul Iruretagoienari. Aurten Oinak Buruan eskolarteko sariketan 15-18 urte bitarteko 112 gazte aurkeztu dira guztira.  

 

Iñaki Iturriotz

2015, Abuztua 03
Arloa: Bertsoleku