Skasti taldearen disko berria
Zarauzko taldean lan berria plazaratu du berriki. 10 urteko ibilbidearen ondoren “Maskarak” deitzen da disko berria eta Elkar diskoetxearekin plazaratu dute.
Estilo aldaketa nabarmena burutu du taldeak bigarren lan honetan, non rock alternatibora bideratu duten beraine sonoritatea, dantzarako erritmoak pop ikutuko melodiekin uztartuz. Ska erritmoak alde batera utzita taldeak estiloz aldatuta beste bide berri bati ekin dio.
Lan berriko lehen singela “Denboraren giltza” deitzen da, bertan kitarra doinuak nabarmentzen dira, sintetizadore eta soken ekarpenak ahotsarekin bat egiten dute.
Indie munduko hainbat talderen erreferentziak aurkitu ditzakegu beraien musikan, kasuan kasu Artic Monkeys moduko taldeen eraginpean egindako 10 abestik osatzen dute disko berria.
Partaideen gaztetasunari dagozkion lengoaia eta komunikazio-moduak erabiliz, proposamen heldu, iradokitzaile, garaikide eta zeharo gustagarria osatzen asmatu dute. Rockaren alderik eraginkorrenean kokatu direla esan daiteke. Denboraren poderioz, 9 musikari abilez osaturiko formazio orekatu bezain koloretsua antolatu dute. Orain, euren sinadura daraman “Maskarak” diskoa aurkeztera datoz, luzeera handiko lehena.