Mundaka Festibala

Udaroaren etorrerarekin jaialdi ugari izango dira Euskal Herrian zehar. Aurten lehenengoz Mundakako herria “Mundana Festival” deitzen den jaialdia hartuko dugu.

Uztailaren 30ean, 31an eta abuztuaren 01an burutuko da herrian bertan. Jaialdiaren hiru oinarri nagusiak musika, natura eta gastronomia izango dira, bai bertoko eta kanpoko publikoa erakartzea delarik beraien helburu nagusia aipaturiko hiru ezaugarri hauen berezitasunak kontutan izanda.

Alor musikalari dagokionez, Ingalaterrako Echo & The Bunnymen taldea izango da kartel buru. 80. Hamarkadako rock eszenan izen garrantzitsua izan zen beraiena. Hauekin batera The Sonics estatubatuarrak ere izango dira. Garage eta rock’n’roll doinuetan aintzindariak dira, klasikoetan klasiko. Urteak eman dituzte diskorik plazaratu gabe eta aurten beraien lan berria izango denaren mundu mailako bira bati ekingo diote.

Bertoko taldeei dagokienen We Are Standard getxoko taldea arituko da eta baita Mungiako Belako. Talde biak beraien lan berriak prestatzen ibiliko dira eta aurtengo udan zuzenean ikusteko aukera bakarrenetarikoa izango da Mundakakoa.

Kontzertu  nagusiak Santa Katalinan izango dira, baina jaialdiaren helburua herri eta eskualde osora zabaltzea da.

 

Gotzon Uribe

2015, Ekaina 30