Bizkaiko Bertso Eskolen eguna eta Eskolarteko finala ekainaren 6an, Igorren

Iñaki Iturriotz

 

Ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean, izango da Eskolarteko Txapelketaren finala eta baita Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere. Jadanik badakigu ekainaren 6an bat-batean arituko den zortzikotea.

Iker Garitagoitia Astigarraga

Igor Galartza Intxausti

Lur Ziarrusta Intxaurtza

Lurdes Ondaro Mallea

Paule Loizaga Legarra

Peio Azkarate Elejabarrieta

Txaber Altube Sarrionandia

Unai Mendiburu Valor

 

2015.urteko eskolarteko bat-bateko Txapelketak 4 kanporaketa izan ditu, eta 32 gaztetxok abestu dute. Zortzi sailkatu horietatik, Igorreko finalean puntu gehien batuko dituzten bi bertsolariak Euskal Herriko Eskolarteko finalerako sailkapena lortuko dute. Euskal Herriko finala ekainaren 27an izango da Orion.

Ekainaren 6an, esan bezala, Eskolarteko bat-bateko finalaz gain, idatzizko sariketa ere izango da, eta baita Bertso Eskolen eguna ere.

 

Hemen egitarua:

  • 10:00 Bertso idatzien finala
  • 11:30 Bat-bateko finala
  • 13:30 Sari banaketa
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:30 Bertso Eskolen tartea
  • Eta ondoren… erromeria!

Euskal Herriko finala Orion

Ekainaren 27an burutuko da Orion Eskolarteko finala, lurralde bakoitzeko bina ordezkarirekin. Goizeko 11:00etatik hasita egun osoko festa dago antolatuta.

Herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordearekin beteko da gero Euskal Herriko finaleko oholtza. Ekainaren 27an izango da, 11:00etan, Orioko pilotalekuan. 

Saioa Maialen Lujanbiok aurkeztuko du. Sustrai Colinak jantziko dio aurten sarituari txapela. Bazkalostean ere izango da festa ederrik: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina librean ariko dira. Ondoren, Keshala eta Bi Bala taldeek emango diote amaiera egunari. 

 

Iñaki Iturriotz

2015, Ekaina 01
Arloa: Bertsoleku