Txapelketen harira
Lea-Artibairen kontra jokatu dute finala Bilboko Kafe Antzokian; giro ederran amaitu da XXIII. BBK Sariketa.
Uribe-Kosta eskualdeko taldeak irabazi zuen XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Lea-Artibairen kontra jokatu zuten finala, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituen; Lea-Artibaik, ostera, 370. Lagun giroan, final ederra osatu dute denen artean Bilboko Kafe Antzokian.
Gazteenen taldean, 18 urtera artekoetan,
Lea-Artibai: Aissa Intxausti, Aitor Ruiz eta Naroa Loiola
Uribe-Kosta: Maider Barañano, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu
Gazteen taldean, 24 urtera artekoetan:
Lea-Artibai: Jone Larrinaga, Alexander Idoeta eta Nerea Ibarzabal
Uribe-Kosta: Peio Arando, Paule Loizaga eta Inazio Vidal
Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landetari egokitu zaio, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabarri.
Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun
Manex Agirre da txapeldun berria, Iñaki Viñasprerekin buruz burukoa kantatu ondoren. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.
Gasteizko Printzipal Antzokian giro beroan eta 600 entzuleen artean jokatu zen 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.
Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasatu dira buruz-burukora. Azkenean, Manex Agirre nagusitu da eta txapelduna izan da.
sailkapena:
Manex Agirre 583
Iñaki Viñaspre 554,5
Oihane Perea 380,5
Zigor Enbeita 375
Ruben Sanchez 370
Xabi Igoa 368,5