Jolastu nahi duena datorrela Kursaalera

 

Jolastu nahi izenarekin aurkeztu da aurtengo ekitaldia. Hiru ekitaldi edo atal izango ditu eta hiru gune izango ditu 2015eko Bertso Egunak.

Hamabi aulkirekin jolasa bilatuko da, bakoitza postura eta kolore batean. Bertsolariek jolastea nahiko genuke, baina serio jolastea adierazi dute antolatzaileek. Bertsotan egin dezatela.

Goizean, saioak izango dira Bretxako merkatu kanpoan, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean. Bertsolariak; Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus.

Arratsaldeko ekitaldia Kursaaleko areto nagusian izango da.  Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira kantuan.

Gauean afaria eta festa izango da. Igande goizaldera arte luzatuko den jaia izango da. Bat-bateko saioetan arituko dira kantuan Jone Uria, Beñat Gaztelumendi, Xebastian Lizaso, Irati Anda eta Fredi Paia. Ondoren Bat-batean ikuskizuna izango dugu Oskar Estangaren eskutik.

 

Iñaki Iturriotz

2015, Urtarrila 29
Arloa: Bertsoleku