Drogak
Aupa denoi!!
Uda gainean daukagu!! Gehienontzako gozatzeko aukera paregabea. Batzuk negu osoa eman duten lekuan geratuko dira, beste batzuek egun batzuetarako familian hortikoporretan, badaude doazenak euren gurasoen herrira eta baita ere uda osoa gurasoek aukeratutako herri batean gelditzen direnak. Dena den, irrikitan, eguzkia, oporrak, zer egin askorik ez...egia bada ere gero eta gazte gehiago lana egin beharko duzuela etxeko ekonomiari laguntzeko. Danontzako be animo!!
Inoiz gaur dakardan gaia jorratu izan dugu baina beste bueltatxo bat ematea interesgarria izan daitekeelakoan nago, gainera uda izanez garai paregabea jente berria
ezagutzeko, harremanak sendotzeko..ba gaia ere sasoiarekin bat datorrela uste dut..
Sexuen arteko harremanak bideratzeko hainbat sustantzia erabili izan dira. Lagunarekin berba egite, beldurra gainditzea, gorputza askatzea, lotsari adio esatea, laztana
urduritasun gabe ematea, maitasuna adieraztea, gozatzea...ezinbesteko gurariak.Guzti horiek bideratu nahian hainbat droga erabili izan ditugu, eta erabiltzen ditugu.Beraz horiei buruzko informazioa zuoi luzatzea pentsatu izan dut.
Klabe batzuk drogen eragina hobeto ulertzeko:
1. Drogen eraginaren heren bat, droga horren osagaiek dituzten ondorioekin, beste herena droga hartzen dugun momentuaren giroarekin, eta beste herena droga
hartzen duen mutil edo neskaren egoera emozionalekin. Hau da droga bera egora desberdinetan eragin desberdina edukiko du.Gero eta gehiago jakin heren
bakoitzari buruz hobeto jakingo dugu zein izango den gugan edukkiko duen eragina.
2. Drogek eragitzen dute gure sexualiatearen eta gure erotikaren bizipenean. Alde batetik zelan sentitzen gure buruarekin: gure gorputzean, gure baitan, gure lotsa
eta beldurrekin,.Eta bestetik daukagun desioan, exzitazioan, orgasmoan eta eikakulazioan.
3. Gure sexu jokaerak, bestelako jokaerak modura, gure Nerbio Sistemaren menpean daude. Sistemak sutantzi kimiko batzuek erabiltzen ditu mezuak trasmititzeko.Droga hartzeak mezu horiek desitxuratuko ditu, beraz gure jokabideak aldatuko dira baita ere.
Hona hemen errezeta gabe gehien kontsumitzen diren drogetariko batzuek momentuan emandako eragina. Sarri edota dosi handietan hartu ezkero bestelako eraginak sortzen dituzte.
Hautatutako drogak zuok gehien galdetzen duzuenari buruzkoak dira:
Alde batetik Nerbio Sistema Zentralaren depresoreak:
1.Alkola: Hasieran errelajazio fisikoa zein psikikoa sortzen du, gustura sentiarazten du sortzen duen desinhibizioagatik.”ligatzeko” asko erabiltzen da, mihingaina askatzen du eta poz pozik agertzen gara bestearekin berba egiterakoan. Asko edan ezkero exzitazio prozesua geldotzen du (baginaren lubrikazioaren eta zakilaren erekzio gutxitzen edota ezezteten da), koordinazioaa galarazten du eta askotan eiakulazioa edota orgasmoa ezinezkoa da.
2.Marihuana: Ondorio batzuk antzekoak dira. Beharbada kasu honetan oso kontuanhartu behar da ze motatako marihuana den, desberdintasun handia baitdago artean. Batzuek besteenganako joera bultzatzen dute, baina beste batzuek norberaren baitan egoteko guraria sakontze dute.Beraz batzuek hasieran lagunarekin olgetako eta kitxikatasuna areagotuko dute, eta besteal aldiz kotrako eragina izango dute.
Bestetik Nerbio Sitema Zentralaren estimulanteak:
3.Kokaina: Hasieran euforia sentsazioa sortzen du, eta norberaren indarraren eta gaitasun handiaren sentsazioak pizten ditu be.Prosezu berean sistemaren estimulatzailea denez exzitazioa areagotzen du, genitaletara odola bidaliz, horiek handituz baina efekto anestesiko duenez sarri ezin da sentitu exzitazioa. Hau horrela izanda, beraz gehienetan eiakulazioa edota orgasmoa ematea ezinezkoa da.
4.Anfetaminak eta Diseñuzko drogak(speed, extasia...):.Hasieran eta dosi txikietan exzitazio prosezua areagotzen du eta desioa handitzen da. Extasiak serotoninaren izurketa eragiten du sentsazio gozagarriak bultzatuz ondo sentiarazten gaitu eta hartuemonetarako komunikazioa handitzen du. Baina dosiak eta frekuentziak handituz gero desioan, eiakulazioan eta orgasmoan arazoak ekar ditzake. Seguru aski batek baino gehiagok eduki izan duela dagoeneko drogarekin esperientziaren bat edo beste. Beraz bizi izango zituen ondorio batzuek edota beste batzuek, esperientza mutil eta nesken bezain anitzak..
Drogak Euskal Herrian, beste herrialdeeetan moduan harremanak errazteko bidea izan dira. Eta egun be helburu batzuek lortzeko (ligatzea, txortan egitea,berba solte egiteko,gehiago gozatzeko joko erotikoarekin, gauza desberdinak probatzeko...) erabiltzen ditugu. Ostean sarriegitan konturatzen izan bagara be juxtu kontrakoa lorttu izan dugula. Zergatik? Drogen eragina oso zabala delako, eta azken finean droga hartzen duena norbera baino ez delako. Horrela bada be askoren ustez drogek batzuetan lan handia egiten digute topagunerako bideak xamurtuz. Baina argi eduki dezagun drogak ez direla gai guk geuk ezin duguna egin lortzeko, sentsazio hori ematen badigute ere.
Gainera biharamona latza izaten da, droga guztiak hurrengo egunean depresoreak direlako.Eta zein zaila izaten da ezin garenean gogoratu zer ezta norekin egin dugun, edo gogoratzen dugunean eta gero damutu...eta zelan badakigunean gustura egon garela baina ez dakigunean kuttun horri zelan begiratu ezta berak zelan begiratuko gaituen?
Zer esan...bihotzeko eta azaleko kontuak holakoak dira ...
Besarkada handi bana,
agurtzane