5Gora zigiluaren nobedadeak

Gotzon Uribe

“5Gora” zigilu gaztea nobedade ezberdinekin datorkigu.

“Trikitixa liburua” deitzen den lanarekin Xabi Solanok bere musika ibilbidean sortu dituen abesti ezagunen bilduma bat egin nahi izan du. Liburu honetan abesti hauen partiturak aurkituko ditugu solfeoz nahiz zenbakiekin ikasteko moduan.

Bestetik,XV eta XVI mendeetako musikagileak” osatzen dute “Berpizkundeko Euskal Musika” deitzen den bilduma. Bi urteko ikerketa eta ekoizpen lanaren ondoren, Errenazimendu garaiko euskal musikan oinarrituriko diskoa da  Jon Elizalde Goñiren (Esne Beltza, Fermin Muguruza) burutu duena.. Musikaren euskal artxibo historikoan (Eresbil) dauden partiturak grabatu dira modu instrumentalean.
 

Iñigo Muguruzaren proiektu berria Lurra deitzen da eta “Akatsa Sisteman” plazaratu duten lan berria.  Rock eta pop esparruetan mugitzen da abesti sendoak eta instrumentazio jantzia erabiltzen du.

Honen arira, 2012 urtean Sergio Ordoñezek sortu zuen Patxuko Nice taldeak “435.0” diskoa plazaratu dute. Lehen disko luzea da non regaae eta rock doinuz jantzia dagoen.

5Gora zigilua izanda arduradun ere “Atheltic Gu Gara” bilduma plazaratzeko. Idi Bihotz taldeko Mikel Bizarrek gidatu du proiektua eta bertan hainbat kolaboratzaile ezberdinek parte hartu dute 15 abesti dituen bilduma osatzeko.

Datorren Otsailaren 12an 5Gora Zigiluaren jaia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian Lurra eta Patxuko Nice taldeekin.

 

 

Gotzon Uribe

2015, Urtarrila 12