“Rockomikiak”. Musikazaleentzako erakusketa

“Rockomikiak”. Musikazaleentzako erakusketa

Binetak eta musika batzen dituen erakusketa ikusteko aukera izango da abenduaren 17tik urtarrilaren 31 arte Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.

80. eta 90. hamarkadetako euskal musika eta komikia elkarrekin lotzen dituen harremana aztertu nahi du Koldo Mixelenak antolatutako erakusketa honek. Adierazpen horiek egoera sozial, politiko eta kultural zehatz batean sortu ziren eta gizarte talde batek bere kezkak, jakintza eta asmoak horien bidez azaldu zituen. Askotan nekez aitorzen zaio izaera kulturala. Aitzitik, unibertsala izan zen hemen gertatu zelako, kultura mugimendu zabalago baten parte. Bazterrean, azpian, zurrunbiloan sortutako giroa munduan egoteko modu bat izan zen. Kulturaren bidez egoteko modua. Herrikoia, underground, gordina... euskal musikak isla izan zuen komikigintzan, euskaraz idatzitako komikiak ere zabaldu ziren.

Rockomikiak erakusketa musika eta komikiaren arteko harremana posible egin zuen giroa irudikatzen saiatzen da. Hainbat hitzaldik osatuko dute erakusketa: Iñaki Otamendi, Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugarte, Kini eta Larri, Asisko Urmeneta, Xabier Gantzarain eta Harkaitz Cano ariko dira.

 

Gotzon Uribe

2014, Abendua 20