Haxotz taldearen estreinako diskoa
Gazteak eta energiaz beteak. Modu bizi honetan dator Bilboko Haxotz talde gaztea bere estreineko lana den “Islada” diskoarekin. Haxotz boskote moduan aurkezten dira eta hamaika kantuz osaturiko diskoa aurkeztu dute, indarrez beteriko lana.
Etorkizunera begirako proiekzio interesgarria duen talde honek Metala, rocka eta hardcorea jorratzen ditu eta estilo hauek eskeintzen duten eragin ezberdinetatik edaten dute.
21 eta 24 urte bitarteko 5 lagunek osatzen dute, Jokin (ahotsa), Txira (gitarra eta koroak), Iñaki (gitarra eta koroak), Markel (baxua) eta Unai (bateria).
Daukaten gaztetasunari helduta gustoko duten musika hardcore eta rock doinuak dira, beraien belaunaldiaren ezaugarri eta zuzenekoetan indarrez eta kemenez jotzen prest agertzen dira.
2010ean “Hil hala bizi” maketa argitaratu zuten eta 2012an “Bide Ertzean” izenburuko disko laburra. Koba estudioan grabatu dute, Xanpe teknikari eta ekoizlearen babesarekin.