Berri Txarrak eta Gatibu. Arrakastaren gailurrean.
Euskal rock eszenan dauden talderik arrakastatsuenak dira Berri Txarrak eta Gatibu. Zuzeneko eta diskorik gehien saltzen dituztenak.
Joan den Durangoko Liburu eta Disko azokan beraien lan berriko ale guztiak agortu ziren. “Euritan Dantzan” deitzen da Gatiburen lan berria, disko laburra, 6 abestiz osatua, zein baino zein zuzenago. Doinu rockeroak, erritmo dantzagarriak eta funk ikutuak aurkitzen ditugu bertan, guzti hau taldeak berezkoa duen sonoridadearekin batuta.
Disko berriko hitzak batzutan sentiberak dira eta bestetan errebeindikatzaileak. Beti ere bizipozez beteriko lana.
Berri Txarrak taldeari dagokionez beraien lan berria “Denbora da poligrafo bakarra” deitzen da, disko hirukoitza non taldearen 20 urteko ibilbidea isladatzen da. Diskoaren kontzeptua “20 urte, 20 kantu” izan da.
2014an zehar hiru grabaketa saio egin dituzte taldearentzako esanguratsuak izan diren 3 ekoizlerekin: Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson.
Disko berria “Only In Dreams” taldearen zigilu propioarekin plazaratu dute.