22M2. Proposamen berria.

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektu berria dugu. 2014ko negua eta udaberria bitartean Asier Erzilla teknikariarekin grabatu da Bilbon, eta, besteak beste, David Nanclares musikaria, David Gorospe bateria jolea, Mandoilek taldeko Igon Olaguenagak ahotsean, eta Eunate Vilchesek biolinean, izan ditu lagun.

Bakarkako disko bat izan arren, rock and roll banda baten kontzeptuari heldu dio. Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. Bere musika-kutxako onena eskaintzera dator Naroa. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak.

Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak, 11 kantu, 11 lagun, 11 doinu, 11 erritmo, 11 istorio eta milaka sentsazio biltzen dituen diskoa deskubrituko du entzuleak.

Gotzon Uribe

2014, Abendua 20