Anestesia taldearen itzulera

 Anestesia taldea itzuli da. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean eta azkeneko estudio lanetik 9 urte igaro behar dutenean, 13 abesti berri prestatu ditu laukote Zarauztarrak. Aurkezpen gutxi behar ditu azken honekin 9 estudioko lan kaleratu dituen talde mitikoak. 2 maketa (”Anestesia cerebral” eta “Moralidad”), iraupen ertaineko bat (“Toki berean”) eta bost LP/CD: “Gorrotoaren ahotsa” 1993an, “Erantzun” 1995ean, “Gu” 1997an, “Ultrakomunikatzen” 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, “Terapia”, 2006ean.

“Zirkulutik espiralera” da taldearen azken lanaren izena. 13 abestiz osatutakoa, Zarauzko Fidelenea estudioan izan da grabatua. Mikel Kazalis buru duen taldeak pisuzko izena hartu dut trash metal deritzon estiloaren barruan. Zuzeneko indartsuak eta zaletuak astoratzen dituena. Berri ona Anestesia taldearen itzulera.

Gotzon Uribe

2014, Abendua 20