Finalerdiak josten

Herriz herri, saioz saio josten ari da Bizkaiko bertsogintzaren sarea. Aurrera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014 eta kanporaketen ostean erabaki dan zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten finalurrekoetan.

Kanporaketen irabazleak: • Beñat Ugartetxea Ostolaza, Oihana Bartra Arenas, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Gorka Ostolaza Ikaran eta Imanol Uria Albizuri. Puntuazioz sailkatu direnak; Joseba Artza Zubillaga, Xabat Galletebeitia Abaroa, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi Garatea, Julen Erezuma Arzanegi eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia. Hauez gain, bere lehen  bertso saioa izango dute txapelketan duela bi urteko finalistak: Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Etxahun Lekue Etxebarria, Fredi Paia Ruiz, Miren Amuriza Plaza, Iratxe Ibarra Foruria, Onintza Enbeita Maguregi eta Jone Uria Albizuri. Beraz, horrela geratu dira datozen hiru finalerdiak:

Lehenengo finalaurrekoa zemendiaren 22an jokatuko da Etxebarrian, herriko frontoian, 17:30ean

Fredi Paia Ruiz

Iratxe Ibarra Foruria

Miren Amuriza Plaza

Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’

Joseba Artza Zubillaga

 Ander Elortegi Garatea

Bigarren finalaurrekoa zemendiaren 30ean jokatuko da Urdulizen, Iparralde kiroldegian, 17:30ean

Etxahun Lekue Etxebarria

Onintza Enbeita Maguregi

Beñat Ugartetxea Ostolaza

Gorka Ostolaza Ikaran,

Xabat Galletebeitia Abaroa

Julen Erezuma Arzanegi

Hirugarren finalaurrekoa abenduaren 7an jokatuko da Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. Frontoian, 17:30etan

 Arkaitz Estiballes Ormaetxea

Jone Uria Albizuri

Oihana Bartra Arenas

Imanol Uria Albizuri

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia

Garikoitz Sarriugarte Onaindia

 

Finala abenduaren 20an jokatuko da Bilbon, Bilbao Arenan (Miribilla), 17:30ean.

 

Iñaki Iturriotz

2014, Azaroa 22
Arloa: Bertsoleku