Beñat Ugartetxea eta Oihana Bartra finalerdiak jostera pasatu dira.
Lehen bi kanporaketak jokatu ondoren gauzak argitzen hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
220 lagun inguru elkartu ziren Galdakaoko Torrezabal aretoan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:
Aitor Bizkarra Ruiz
Beñat Ugartetxea Ostolaza
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Julen Erezuma Arzanegi
Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxeak lortu zituen puntu gehien, 372,5 puntu. Besteak puntuazioen zain geratuko dira
Beñat Ugartetxea Ostolaza 372,5
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 366,5
Julen Erezuma Arzanegi 356,0
Garikoitz Sarriugarte Onaindia 354,0
Iñaki Iturriotz Zuluaga 337,5
Aitor Bizkarra Ruiz 316,5
Bigarrena Oihana Bartrarentzat
250 lagun inguru elkartu dira Gautegiz-Arteagako herriko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:
Aitor Arrutia Azkueta
Inazio Vidal Gurrutxaga
Itxaso Paia Ruiz
Josu Landeta Egurrola
Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua
Oihana Bartra Arenas
Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartrak lortu zituen puntu gehien batzea, 344,5 puntu. Besteak puntuazioen zain geratuko dira.
Oihana Bartra Arenas 344,5
Josu Landeta Egurrola 342
Aitor Arrutia Azkueta 341,5
Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' 339
Inazio Vidal Gurrutxaga 319
Itxaso Paia Ruiz 316,5
Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatuko dute.