"Xilaba" lelopean, dator Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa

Iñaki Iturriotz

 

Urriaren 4an Muskildin abiatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketa. Hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte eta hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ostean jakingo da zein sei bertsolarik kantatuko duten Baionako finalean azaroaren 15ean.

Zuberoan, Muskildin, urriaren 4an Sustrai Colina, Egoitz Zelaia, Xan Alkhat, Aitor Servier, Gillen Hiribarren eta Mixel Etxekopar.

Urriaren 11n, Senperen, Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunarekin batera, Maddi Sarasua, Xumai Murua, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus.

Azkenik, hilaren 18an, Aiherran, Denen Etxean gelan Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart eta Ortzi Idoate.

Finalerdiak urriaren 26an Larresoron eta azaroak 2an Aiziritzen jokatuko dira. Finala azaroaren 15ean izango da, Baionan, Lauga gelan: sei bertsolariko finala izango da.

Iñaki Iturriotz

2014, Urria 07
Arloa: Bertsoleku