Bioeraikuntza
Bioeraikuntza: material naturalez eginiko eraikuntza mota da. Materialen elaborazioa naturak berak eginikoa da, ez da formulazio kimikoa eraldatzen eta ezaugarriak naturak berak emandakoak dira. Honek eraikuntza askosaz ere osasuntsuagoa eraikitzea ahalbidetzen du eta gure etxebizitzek material naturalegaz eginez xarma berezi bat bereganatzen dute.
Elorrioko Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. OREKA arkitektura bulegoak proiektua diseinatu eta UKnaturak ikastaroa antolatu du haurreskolaren isolamendu naturala erakusteko eta irakasteko.
Ikastaro honen helburuak bioeraikuntzako obra batean murgiltzea, honen garapena ezagutzea eta bakoitzaren proiektuak aurrera eraman ahal izatea dira. Ikastaroan hurrengo pausuak jarraituko dira: erreplanteoa egin, lastozko hormak egiten ikasi, karearen nahasketak egin eta lastozko hormetan aplikatu.
Bestalde, beste aukera batzuk eskeiniko dira, hala nola, egurrarentzako berniz naturalak egin, erreboko koloretsuak pigmentu naturalekin…Bioeraikuntzan interesatuak dauden pertsonen bilgunea izango da!
Noiz: abuztuaren 25etik 29ra eta irailaren 1etik 5era
Informazioa: info.uknatura@gmail.com // 69275471 // 646742241