Ate joka dator Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014
Eskualdeetako txapelketan parte hartu duten bertsolariek eta orain arteko finalistek osatuko dute txapelketako bertsolarien zerrenda; irailean egingo da Txapelketaren aurkezpena.
Guztira, 30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan. Hasierako fase horretan 2010a (edo lehenago) finalista izan direnek, eskualdeetako txapeldunek, eta eskualdeetako txapelketetatik puntuazioz sailkatutakoek parte hartuko dute.
Finalaurrekoetan, ostera, 2012an finalistak izan zirenak sartuko dira Txapelketan.
Txapelketa urriaren 12an hasiko da, eta abenduaren 20an jokatuko da finala. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa.
Eskualdeetako txapeldunak:
Eskualde bakoitzeko txapeldunak zuzenean sailkatu dira txapelketara. Xabier Enbeita Busturialdeko Txapeldunak uko egin dio, beraz, zazpi eskualdeetako txapeldunek parte hartuko dute Bizkaiko Txapelketan.
Oihana Bartra Arenas
Nerea Ibarzabal Salegi
Malen Amenabar Larrañaga
Igor Meñika Bengoetxea
Imanol Uria Albizuri
Gorka Lazkano Arrizubieta
Aitor Arrutia Azkueta
2010ean edo aurretik finalistak izan direnak:
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Beñat Ugartetxea Ostolaza
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
Puntuazioz sailkatuak
Ander Elortegi Garatea
Gorka Ostolaza Ikaran
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Joseba Barandiaran Andueza
Joseba Artza Zubillaga
Jon Rementeria Larruzea
Txaber Ormazabal Villanueva
Arrate Illaro Etxebarria
Aitor Bizkarra Ruiz
Julen Ibarguengoitia Ordorika
Peio Ormazabal Villanueva
Inazio Vidal Gurrutxaga
Peru Vidal Gurrutxaga
Beñat Vidal Gurrutxaga
Itxaso Paia Ruiz
Joanes Igeregi Santa Maria
Xabat Galletebeitia Abaroa
Eneko Arrate Sololuze
Lander Ibarluzea Bikandi
Julen Erezuma Arzanegi
2012ko finalistak
zuzenean finalaurrekoetara sailkatuko dira.
Miren Amuriza Plaza
Etxahun Lekue Etxebarria
Arkaitz Estiballes Ormaetxea
Iratxe Ibarra Foruria
Jone Uria Albizuri
Onintza Enbeita Maguregi
Fredi Paia Ruiz