Maider Arregik jantzi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela

Aitor Servier 17 urteko azkaindarra gelditu zen bigarren. Festa giroan joan zen eguna, 350 lagunetik gora bildu ziren goizean eta. arratsaldean  200 lagun inguru bazkari eta ondorengo festan. 

15-18 urte bitarteko hamaika bertsolari  

Arabatik Peru Abarrategi  eta Maddalen Arrausi 

Bizkaitik Asier Galarza eta Aitor Bizkarra

Gipuzkoatik Maider Arregi eta Iñigo Ibañez

Lapurditik Aitor Servier eta Nahia Sasco 

Nafarroatik Mikel Lasarte eta Maddalen Lopez 

Zuberoatik Ibai Capot

Zortziko handian, txikian, bakarka eta koplatan aritu ziren bertsolari gazteak. 

Lan puntuagarriak amaituta, epaileek Maider Arregi  jo zuten txapeldun eta Aitor Servier txapeldunorde. Irabazleari Maialen Lujanbiok jantzi zion txapela.

15:00etik 18:00etara, festa giroa izan zen nagusi. Festari hasiera, Maialen Lujanbiok eta Patxi Etxeberriak eman zioten. Ondoren bertso-eskolen txanda izan zen: Jaia borobiltzeko Obaneuke taldearen erromeria.

 

Iñaki Iturriotz

2014, Uztaila 03
Arloa: Bertsoleku