Manu Chao Zurriolako hondartzan

Uztailaren 9an arituko da kantaria Donostiako Zurriola hondartzan. Manu Chaoren kontzertua donostiako Piratak elkarteko lagunek antolatu dute eta Jai Herrikoien Aldeko egunaren inguruan izango da.

 

Herritarrak jaien protagonista izatea dute helburu Piratek eta antolatzen dituzten ekitaldiak doakoak izaten dira, kasu, Manu Chaoren kontzertua ere doakoa izango da.

Hainbat urtetako lanaren emaitza izan da Manu Chao Donostian formatu eta baldintza hauetan aritzea. Jai eredu herrikoiak aurrera ateratzeko erakusgarri bat izango da kontzertua. Manu Chaoren kontzertuaren antolaketa erronka handia dela adierazi dute: "Gurea bezalako mugimendu herrikoi batentzat. Ehunka pertsonaren bolondres lana beharko dugu eta gure helburua ez da ekonomikoa izango. Dirua beharrean, erdigunean pertsonak jarriko dituen bizi eredu bat aldarrikatzen dugu. Halako dimentsioa duen kontzertua gure ereduarekin antola daitekeela erakutsiko dugu".

Gotzon Uribe

2014, Uztaila 02