EUSKAL MUSIKA EKAINEAN DEUSTU ETA SAN INAZION
Ekaineko ostegun guztietan musika emanaldi ezberdinak izango dira leku ezberdinetan. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera Ramon y Cajal, Deustuko Udaltegia, La Haceria, Salesianos elizan eta Euskararen Etxea izango dira kontzertuetako lekuak. Bertara sartzeko sarrera doakoa izango da.
Joan den ekainaren 5ean Algortako Giberlurdinak taldea aritu zen. Beraien musikan folka oinarri izanda mundu leku ezberdinetako doinuak entzun ditzakegu. Ekainaren 12n Jose Bergara kantari eta kitarrajolea aritu zen Deustuko udaltegian, merkatuan dituen bi diskoetako kantuak aurkezten. Egun berean San Inazio eta Deustuarrak abesbatzak aritu ziren Salesianos eleizan.
Datorren ostegunean, ekainak 21, Euskaljazz Konnection taldea arituko da La Haceria aretoan. Ainara Ortega kantari duen seikotea da Euskaljazz Konnection.
Musika zikloari bukaera emanez Borja Estankona kantaria arituko da ekainaren 26an San Ignazioko Euskararen Etxean. Arratiakoa da Estankona eta bere ibilbidean bi disko ditu plazaratuak. “Estankona” eta “Fruitua” izenburupean kaleratutako diskoetan pop eta rock doinuak entzun ditzakegu. Estankonaren eragin musikalak ugariak dira, folk eta country doinueek ere badute abestiak modaltzeko moduan eragina.