Getxoko nazioarteko blues jaialdia
Uztailaren 17tik 19ra bitarte Getxon izango dute blues musikaren zaleek urteroko zita. Aurtengo edizioan Chicago hiriko bluesa izango da protagonista nagusia. Aurtengoa 26. urtea izango da Getxok blues jaialdia antolatzen duela. Edizio berri honetan bereziki "Chicago Blues: A Living History" proiektua aurkeztuko dute uztailaren 19an. Proiektu honetan Chicago hiriko eszenako izen handiak bildu dira, non Billy Boy Arnold eta Billy Branch harmonika-jotzaileak eta John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson gitarra-jotzaileak izango dira Algortako Bihotz Alai plazan gaueko 21:30etatik aurrera.
Proiektua 2009. urtean abiatu zen aipatutako musikariek bultzatuta, XX. mendeko lehenengo zatian Chicagon sortu zen blues estilo berria omentzeko asmoz. Taldekide guztiak hiriko eszenan trebatu ziren eta hainbat hamarkadatan bluesaren arloan protagonista izan den eta popean eta rockean eragin handia izan duen estiloaren erakusle dira.
JaialdianĀ Smokin' Joe Kubek eta Bnois King abeslari eta kitarrajoleak ere arituko dira. Texasesko blues elektrikoa jorratzen dute, hainbatetan jazz musikara hurbilduz. Gaur egungo blues elektrikoaren eszenan izen esanguratsuak dira beraienak.