Eskualdeetako bertsolariak Bizkaiko Txapelketari begira

 

Udaberrian jokatu dira Eskualdekako txapelketak eta orain udazkenerako nortzuk sailkatu diren jakingo da. Oihana Bartra; Igor Menika, Xabier Enbeita, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Gorka Lazkano, Imanol Uria izan dira eskualdeetako txapeldunak.

50 lagun inguru elkartu ziren Hego Uribeko Bertsolari Txapelketako finalean. Oihana Bartrak jantzi zuen txapela, Joseba Barandiaranekin buruz burukoa jokatu ostean.

65 lagun inguru elkartu ziren Igorreko Lasarte aretoan Arratiako Bertsolari Txapelketako finalean.

Ariketa guztiak egin ostean, Igor Meñikak jantzi zuen txapela, 365,5 puntu lortuta. Buruz burukoa Iñaki Iturriotzen kontra jokatu du. Bizkaikorako sailkapenerako baliogarriak, buruz burukoa kontatu barik, 249,5 puntu izango dira.

80 lagun inguru elkartu ziren Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finalean.

Ander Elortegik eta Xabier Enbeitak puntuazio bera atera zuten finalean; araudiak horrela ebatzita, Enbeitak jantzi zuen txapela azkenean.

Elortegirentzat Bizkaikorako sailkapenerako baliogarriak 254 puntu izango dira.

100 lagunetik gora elkartu ziren Zamudioko parke teknologikoko barku eraikineko aretoan. Ariketa guztiak egin ostean, Malen Amenabarrek jantzi du txapela,. Inazio Vidal, bigarren sailkatuari, Bizkaiko sailkapenerako baliogarriak 229,5 puntu izango dira.

Nerea Ibarzabal Salegik irabazi zuen Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finala. 110 lagun inguru elkartu dira Ziortza-Bolibarko frontoian Lea-Artibaiko Txapelketako finalean.

Ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabalek jantzi zuen txapela. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du markina-xemeindarrak. Buruz burukoa Gorka Ostolazaren kontra jokatu zuen.

Gorka Lazkanok jantzi zuen Durangaldeko Bertsolari Txapelketako txapela. 75 lagun inguru elkartu ziren Berrizko kultur etxeko aretoan Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean.

Ariketa guztiak egin ostean, Gorka Lazkanok jantzi du txapela. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du berriztarrak. Buruz burukoa Aitor Bizkarraren kontra jokatu du.

Imanol Uriak jantzi zuen Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako txapela. 85 lagun inguru elkartu ziren Algortako Fadura kiroldegiko aretoan. Finalistak, hurrengoak: Buruz burukoa Arrate Illaroren kontra jokatu du. Bizkaiko Txapelketarako sailkapenerako dauzkan puntuak 233 dira.

Iñaki Iturriotz

2014, Maiatza 31
Arloa: Bertsoleku