Bertsokleta ekimena, bertsoa eta bizikleta uztartuta

 

Apirilaren 19tik 25era, zazpi egunetan Euskal Herriko zazpi herrialdeak bizikletaz zeharkatu dituzte. Zazpi bertso eskola bisitatuko dituzte eta herrialde bakoitzean bertso saio bat egingo dute, Nafarroako euskarak Nafarroan bizi duen egoeraren berri emateko.

Bertsokleta ekimena jarri dute martxan, Nafarroan bizi den egoeraren berri  Euskal Herria osora zabaltzeko. Bertsokletero taldea osatu dutenak; Oskar Sanz de Acedo, Iban Garro, Eneko Fernandez, Xabi Maia, Aimar Karrika eta Mikel Juaniz izan dira baina edozeinentzat zabalik dago Bertsokleta.



Behin eguneko etapa amaituta, bertso-saioa egin dute bertako bertso-eskolako kideekin.
Ekimen honek Euskal Herriko bertso-eskolak saretzeko ere balio duela ustea dute antolatzaileeik

Vascuenceren legeak Nafarroa hiru zonaldetan bereizten du. 'No vascofona' edo 'mixta'tzat hartzen dituen herritarrak erabat diskriminatuta daude, haien euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen baitzaie. Hortaz” bizikleta eta bertsoa uztartuz euskalherriko zazpi bertso eskola bisitatuko ditugu eta bertsoa ta kirolaren bidez nafar baztertuen egoeraren berri ezagutarazi” diote parte-hartzaileek.

ETAPAK EGUNEZ EGUN:

APIRILAK 19: LODOSA-AGURAIN



APIRILAK 20: AGURAIN - MARKINA-XEMEIN


APIRILAK 21: MARKINA-XEMEIN - LASARTE-ORIA

APIRILAK 22: LASARTE-ORIA - SENPERE


APIRILAK 23: SENPERE - URDINARBE


APIRILAK 24: URDINARBE - BAIGORRI


APIRILAK 25: BAIGORRI - IRUÑEA


 

 

Iñaki Iturriotz

2014, Apirila 21
Arloa: Bertsoleku