Zuekin saio bat!
Aupa denoi!
Zelan zabiltzate ba? Udaberriaren algararekin eta Aste Santuko oporrak heltzeko irrikitan? Ni neu bai, egun batzuk libre izateko gogoarekin.
Niretzako martxoa nahiko mugimenduko hilabetea izaten ari da. Alde batetik nire ohiko lanari gehitu behar izaten diodala hainbat ikastetxeetako kultur astean jorratzen den sexualitateari buruzko saioak eskaintzea. Nire sentsazioa horrelakoetan parakaidistaren sentsazioa da.
Goiz batean, urtean behin, ikastola batera ailegaten naiz. Kasu askotan ordu bete edo zer edo zer gehiago nago ikasleekin, gehienetan irakasleak ere bueltan egoten dira. Heltzen naiz zerutik jausita moduan, nire sexologiaren abionetatik, eta konturatu orduko amaitu da. Neure burua aurkeztu orduko zuon irria, asperdura, egonezina eta gogoa baretu orduko banoa, a ze pena. Ni neurera bueltatzen naiz eta zuok informazio pixa batekin batekin bazoazte zuon geletara. Elkarrekin eduki dugun ordu edo ordu eta erdi eskasari buruz berbetan: a “ze maja sexologoa “, edo “a!!, zelango txapa” , beste batek “ buaa, ez nekien neskek be prepuzio zeukatenik “, baten bat “ ikusi duzu zelango aurpegia ipini duen Enekok berari galdetu dionean “, “jo!, momentu interesgarrienean txirrinak jo du ”, “galdera bat neukan baina ezinezkoa egitea, eskerrak zelan edo halan berak jorratu duela”, “ zelango nazka!!, zergatik ekartzen gaituzte honelako saioetara?”, “ zelango diren neskak, gehienetan ez dute ezer galdetzen”, “zelango diren mutil gehienak beti betikoa galdetzen eta barre egiten” …
Zuok zuon burutazioekin. Eta nik askotan pentsatzen dut ea saio horrek zer edo zertarako balio zaizuen. Benetan, baietz pentsatzen dut, sikiera zuon barrena mugitzeko, kili-kilia sortzeko, aitzakia ederra egun edo aste horretan gaiari beste era baten heltzeko, norberaren buruarekin bestelako solasaldiak pizteko, beharbada inor gogotsu geratu bada bide berriak sortzeko bere gogoa asetu dadin, beharbada mutil edo neska lagunarekin berba egiteko, batzuk auskalo zuon gurasoekin berba egiteko aukera zabaltzeko, taldean zer esanik ez, gorputzaren bidaia magikoak ikertzeko grina sortzeko....Niri idazteko aukera izaten duzue sarri ez baita hain erreza ehun lagunen artean zuon zalantzak luzatzea.....Beraz, bai, baligarriak dira saio hauek.
Eskerrik asko zuon grinagatik, gogoagatik, benetan!!! Batzuetan gure arteko elkarrizketak ez badira errazak ere zuon jakin-minari esker nire lana aberatsagoa da. Are gehiago, zuok barik ni lan barik egongo nintzateke!! kar, kar.