Arratiak eta Lea-Artibaik jokatuko dabe bertsolari gazteen sariketako finala

Bilboko Kafe Antzokiak hartuko du aurten ere bertsolari gazteen sariketa.

Arratiako eta Lea-Artibaiko taldeek jokatuko dabe 2014ko BBK Sariketako finala. Arratiarrak ez dira aspaldian finalean egon, Lea Artibaikoak iazko edizioan ere egon ziren.

Lea Artibaiko taldeak Bilboaldea eta Durangaldearen aurkako kanporaketak gainditu ditu eta Arratiak Enkarterri eta Busturialdea utzi ditu kanpoan.

Finalean kantatuko duten Arratiako bertsolari gazteak: Aitor Asua, Lur Ziarrusta, Jon Larrabide, Malen Amenabar, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio. Lea-Artibaitik;  Aitor Ruiz, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Aissa Intxausti, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabalek kantatuko dute;

Epaimahaian izango dira Moises Enbeita, Juanjo Respaldiza eta Leire Etxebarria. Bizkaieraz egokien moldatzen denarentzat saria egongo da eta 70€  euro eramango ditu finalistarik gazteenak.

Iñaki Iturriotz

2014, Apirila 01
Arloa: Bertsoleku