Reincidentes taldea Euskal Herrian
30 urte bete ditu Sevillano taldeak eta hau ospatzeko 3 kontzertu berezi eskeini ditu Euskal Herrian. Martxoaren 27an Bilboko Kafe Antzokian, 28an Donostiako Dokan eta 29an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan aritu dira.
1989an argitaratu zuen lehen diskoa Reincidentes taldeak. Gerora bere izena munduko lekuz ezberdinetatik zabaldu da. Kaleko rock musika, testu erreibindikatiboak eta zaletuekiko beti izan duten gertutasunak taldearen hazkundearen alde egin dute.
Sevillan sortuak 80. hamarkadaren bukaeran (1987), punk eta rock doinuak nahasteko eduki duten modu bereziak egin du taldea ezagun eta gerora etorri diren beste hainbat talderentzat ispilu ere bilakatu dira.