Izen emoteak, Bizkaiko txapelketarako eta udalekuetarako

Bizkaiko eskualdeetako txapelketetan izena emateko epea zabalik dago. Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela daukatenek maiatzean edukiko dute izena emateko aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren antolaketa beharrekin. Talde horren erabakiz, aurtengoak hurrengo egitura edukiko du:
   

Udabarrian: Bizkaiko 8 eskualdeetako txapelketak.
 Udagoienean: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala.


Badatoz udalekuak

Uztailean eta abuztuan izango dira aurten bertso-udalekuak. 9-18 urte bitarteko haur eta gaztetxoek izena emateko bi epe zabalduko dira: Martxoaren 11tik 27ra, bertso-eskoletako partaideek zein Bertsozale Elkarteko bazkide diren gurasoen seme-alabek izango dute izena emateko aukera. Apirilaren 2tik 30era. Gainerako kideei zabalik. Bost txanda izango dira aurten uztailean eta abuztuan: Arrazola (Bizkaia), Baigorri (Behe Nafarroa), Irañeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba).

 Begirale, zuzendari edo sukaldari bezala parte hartu nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte. Izena emateko epea martxoaren 17ra arte dago zabalik.

Iñaki Iturriotz

2014, Martxoa 05
Arloa: Bertsoleku