Otsailaren 14tik 16ra egin da neguko bertso barnetegia

iturriotz

Asteburu pasa ederra egiteko aukera eduki dute gazteek aurten be neguko bertso barnetegian. Izan be, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak neguko bertso barnetegiak antolatu dituzte Muxikako Gorozika aterpetxean. 14 urtetik 18 urtera arteko gazteei egonda zuzenduta.

Bizkai osoko 31 gazte batu dira bertan eta elkar ezagutzeko aukera izateaz gain bertsotan be gozatu dute.

Otsailaren 14an hasi zen barnetegia, eta 16ra arte egon ziren gazteak Gorozikan. Lehen eguneko arratsaldean elkar ezagutzeko jolasak oso ondo atera ziren, ongi etorriaren ostean. Bertsotan egin zuten apur baten eta gero afariaren txanda heldu zen.
Biharamunean, gosariaren ondoren mendi ibilaldia burutu zuten, Bizkargiko puntara. Arratsaldean, bertso eskolak antolatu ziren. sei talde, bertsotan egin eta gaueko bertso afarirako gaiak eta jolasak pentsatu eta atondu zituzten.Bertso afarian Gorka Ostolaza eta Ibon Ajuria gonbidatu zituzten.        


Biharamunean, lo gutxi egin arren, gosaldu, logelak eta etxea garbitu eta agurtu ziren.

 

iturriotz

2014, Otsaila 28
Arloa: Bertsoleku